1984an hasi nintzen euskara-eskolak ematen Santurtziko AEKn,
hasieran Gau Eskolan, eta gero euskaltegian. Harrez geroztik beste
hainbat euskaltegitan ere ibili izan naiz irakasle (Bilboko Ulibarrin
eta J.M. Zabalan, esaterako). 1994az geroztik, Santurtziko Udal Euskaltegian nabil lanean.
Horiez gain irakasleen prestatzaile ere ibili naiz, euskara ikasteko materialak idatzi ditut, eta han eta hemen jardun ere bai.
Eguneroko lanetik sortutako zenbait gogoeta ipini ditut idatziz, eta azken boladan interneten azaldu dira kontu batzuk.
Gogoko laster markak ere hemen jarri ditut.
Gaur egun Moodle Doc-ak euskaraz eta Euskara-irakaslearen Didakteka guneak osatzen laguntzen ari naiz.
Harrmanetan jartzeko: abelcama@gmail.com